XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IV. kapitulua.1. Erabat deusezak izango dira herri-administrazioen egintzak baldin eta:
a) Konstituzioak babesten dituen eskubide eta askatasunei kalte egiten badiete.
b) Gaia edo lurraldea dela eta, argi eta garbi eskumenik ez duten organoek eman badituzte.
c) Ezinezko edukia badute.
d) Zigor-zuzenbideko arau-hauste badira edo hauste horren ondorioz eman badira.
e) Legez ezarritako prozedura erabat alde batera utziz edo kide anitzeko organoek erabakiak hartzeko funtsezko arauak guztiz bazterturik eman badira.
f) Ordenamendu juridikoaren aurkako egintza adieraziak nahiz presuntziozkoak, baldin eta egintza horiek ahalmen edo eskubideak eskuratzeko bide ematen badiete, horretarako funtsezko betekizunak ez dituztenei.
g) Lege-mailako xedapen batean berariaz ezartzen bada.